ARAZOA ETA KONPONBIDEA

 BALOREZKO PROPOSAMENA -ISTINC


Gure balorezko proposamenarekin gure bezeroei uraren kontsumoa murrizteko aukera eta ur kontsumo
arduratsuaren gaineko sensibilizazioa eskeini nahi diegu


Arduino kode irekiko sisteman oinarrituz, bere software eta hardware erabilerrazean oinarritua,
bezeroaren ur kontsumoaren inguruko hainbat informazio emango duen kit bat eskeiniko dugu. Kit
honen bidez, bezeroak bere mugikor edo gailu elektroniko batean ondoko informazioa jasoko du:
  • Ur puntu bakoitzean kontsumitutako ura: dutxa, garbigailua, sukaldeko txorrotak ....
  • Bezeroak dituen erabiltzaile kopurua kontutan hartuta zenbat litro kontsumitzea gomendatuko
zaion, kopuru honeek gaindituta, alertak bidaliz.

  • Hilabetean egindako kontsumoen informazioa eta hartu ahal dituen neurriak kontsumoa murrizteko.


Beraz, sistema hau erabiltzean, guk eskeitzen dugun egitasmo berritzailea honekin, etxe, hotel,
polikiroldegi... eta antzeko bezeroen uraren kontsumoa kontrolatu daiteke domotika sistema libre
eta eskuragarria erabiliz.
Gainera, uraren kontsumo arduratsua eginez eta ingurumena zaintzeaz gain, gizartea ingurumen
gaietan sensibilizatu nahi dugu.Gaur egun, ingurumenak gure planetaren etorkizunean dituen arazo
guztiekin, laguntzen saiatu ahal den heinean. Kontsumitzailea apelatu nahi dugu bere ur-kontsumitze
joerak gutxitzeko, ez bakarrik bere ekonomia zaintzeko asmoz , baizik eta ura guztion ondasun urria
eta eskasa dela kontzientziatzeko ere. Horrela, pertsonak/entitateak bere kontsumo ohiturak aldatuko
lukete. Kit-a eskeintzeaz gain, instalazio eta mantendu lanak ere egingo ditugu.



KROKIS-A (arduinoa eta mugikorraren app-a)


Gure enpresaren desberdintasun nagusia, sistema librea erabiliz, uraren kontsumo arduratsua sustatzea
eta uraren gehiegizko kontsumoa ekiditzeko.

Comentarios